Kruzeroen promozioa

Kruzeroen promozioa - Egonaldiak Getxon (Bilboko Portuaren ondoan)
Ongietorri Getxora!

Gozatu Getxoz kruzeroaren aurretik eta ondoren eta hartu ostatu gure edozein hoteletan eta ostatu-etxeetan, zeinak, kruzeroen kaitik 5 minutura soilik dauden.

Crucero

Getxoko turismo bulegotik ontziratu aurretik Getxora hurbildu nahi duten kruzeroetako bidaiarien beharrak asetzeko eta kruzeroaren hasiera lasaiaz eta presarik gabekoaz gozatzeko pakete turistiko bat diseinatu dugu. Bestetik, lehorrean azken erosketak egin eta mahai on batez gozatzeko bidaia-amaiera bat ere proposatzen dizugu.

Kruzeroen promozioa Paketea

  • Gau bateko ostatua eta gosaria hotel edo ostatu-etxean. Hotelen prezioak
  • Kruzero aurreko edo ondorengo (aldez aurreko erreserba)(1) taxi bidezko lekualdatzeetan deskontuak. Begiratu beheko aldean.
  • Check-in/out: Ordu bereziak check-in/out-a egiteko.
  • BEZa sartu gabe

        Online erreserba

 

(1) Pakete honetan proposatzen dugun taxi bidezko lekualdatzearekin, gutxi gora-behera 10 minututan iristen zara kruzeroen kaira. Paketeak 5 euroko deskontua eskaintzen du taxi bakoitzeko. Bestetik, autoz hurbiltzeko asmotan bazara, nola iritsi eta aparkatzeko zonei eta tarifei buruzko informazioa ere eskaintzen dizugu.

 

 

 

Bi gauetako erreserbak (nahiz eta elkarren segidakoak izan ez) Bizkaia Zubirako eta taxi bidezko bisita turistikoetan, zehazki, bi ibilbide hauetan, Taxi Tour “Kosta monumentala” (20 min.) edo “Getxo sakonean” (90 min.) deskontuekin osatuko da.

 

Nola heldu

Informazio gehiago 

Kontsigna

  •  Petite Palace Hotela, Playa de Ereaga (15 min. oinez; 2 minutu taxiz).
    • Prezioa: 2 € poltsako
  • Igeretxe hotela, Playa de Ereaga (15 min. oinez; 2 minutu taxiz).
    • Prezioa: 3 € poltsako       

Beste zerbitzu turistiko batzuk

  • Bi orduko irteera. Getxo Abran. Astelehenetik ostegunera. 17:00 - 19:00 .                30 €.
    Udako irteerak
  • Bisita gidatuak eta antzeztuak. Ekainetik irailera astebururo,Portu zaharreko eta Bizkaia Zubiko sekretuak eta istorioak ezagutu 3€-tik gora.
  • Getxo Bizi bizikleten alokairua. Zerbitzu automatizatua, bizikleta uzteko eta jasotzeko 12 gune. Ordutegia: egunero 6:45etatik 21:00etara. Prezioa: 2 €/egun osoa.

 

 

 

Promozioaren baldintzak

  • Beste promozioei ez metagarria.
  • Erabilgarritasunari menpekotua.
  • Kupo mugatuak.
  • Getxoko Turismo Bulegoak 2013rako egindako promozio esklusiboa. Erreserbak Getxoko Turismo Bulegoaren bitartez, 94 491 08 00 telefonora deituta edo bidaia agentzien bitartez egin daitezke.
  • Ordainketa zuzenean hoteletan, ostatu-etxetan, eta taxietan egingo da, kruzeroaren erreserba edo ontziratze-txartela erakutsita.

 

 

Informazioa eta erreserbak:

Getxo turismo bulegoa
Ereagako Hondartza z/g. 48992. Getxo
Posta elektronikoa: infoturismo@getxo.net
Telefonoa: (34) 94 491 08 00
edo bidaia-agentzietan