Getxok oparitzen dizu...

         

                                               

                         Puente Bizkaia, Guggenheim, Paseo de Las Arenas


Getxok aukera ezin hobea eskaintzen dizu kultur irteera batez gozatzeko: Bizkaiko Zubiko pasabidera igotzea (kanpoko web-orrirako esteka, bere nabigabatzailean web-orri berri bat zabalduko da), Gizateriaren Ondarea dena, hark dituen eraikuntza-ezaugarri bereziengatik munduan bakarra dena eta kultur aberastasunez eta aberastasun arkitektonikoz josita dagoen udalerria ezagutzea Getxo Taxi Tour bisita turistikoaren bitartez, eta “xarma handiko gure edozein hoteltxotan" ostatu hartzea, benetako jauregiak eta zaharberritutako jauregitxoak direnak.

“Irteera” honen prezioaren barnean Bizkaiko Zubirako eta Getxoko Aquariumerako sarrerak doan daude, Getxo Taxi Tour bisitarako 5 euroko beherapena, eta baita asteburuan bi gau eta gosaria barnean hartzen dituen ostatu hartzea, iristean eman dizuegun Bizkaiko dosierra eta txartel turistikoarekin batera.

Visita guiada el Puente Bizkaia

2006ko uztailean Bizkaiko Zubia Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok. Euskadiko lehen Gizateriaren Ondarea da eta Espainiako lehen Industria Ondarea.

Getxo Taxi Tour turismo-zerbitzu berritzaile bat da eta taxian egindako bi ibilbideren bitartez, aukera ematen dizu kultur aberastasunez eta aberastasun arkitektonikoz josita dagoen udalerria eroso ezagutzeko. Iraupen ezberdinetako bi ibilbide proposatzen ditu; 20 minutukoak 15 euro balio du eta 60 minutukoak 25 euro (prezio horiek gehienez ere lau pertsonarentzako dira); nolanahi ere, gehienez ere hiru pertsona izatea gomendatzen da bisitarekin erabat gozatu ahal izateko. Bidaiariari udalerriko turismo-interesa duten leku jakin batzuk taxiko gidariaren laguntzaz bisitatzeko aukera ematen zaio, taxi-gidariak "gidari" lanak eginez eta prezio finko baten trukean.

Hurrengo bisitak oparitzen dizugu:

  • Bizkaia Zubia bisita
  • 5 euroko deskontua Getxo Taxi Tour-eko bi bisita turistikoetako edozeinetan.

 

Gure hotelak eta ostatuak

                                                                                        

Nola lortu opariak?

Hurrengo formularioa bete  (zure egonaldia egun 1 baino lehen)

(*) Guggenheim Bilbao Museoa sarrera bat logelako.

 

Promozioaren baldintzak

  • Beste promozioei ez metagarria.
  • Erabilgarritasunari menpekotua.
  • Kupo mugatuak.
  • Getxoko Turismo Bulegoak 2013rako egindako promozio esklusiboa.
  • Ordainketa zuzenean hoteletan, ostatu-etxetan, eta taxietan egingo da.

 

Getxoko Turismo Bulegoa
Playa de Ereaga, s/n. 48992. Getxo
Posta elektronikoa: infoturismo@getxo.net
Teléfono: (34) 94 491 08 00
Fax: (34) 94 491 12 99