Kruzeroak

Jarraian, Bilboko portuko kruzeroetara (Getxoko kaia) iristeko edo gune horretatik irteerak egiteko beharrezko informazio guztia eskaintzen dizugu.

Bilboko portua

Kruzeroen kaia Bilboko portuaren sarreran kokatuta dago, Getxo udalerrian.
Latitudea 43º 20' 48''N
Longitudea 003º 01' 42'' W


Komunikazioak bikainak dira autobidez, itsasontziz, metroz zein hegazkinez. Bilboko Aireportua 15 minutura dago, Loiun.

Puerto de Bilbao

Nola iritsi? non aparkatu?

Hegazkinez

Bilboko aireportura iristen bazara, zenbait aukera dauzkazu portura joateko.

Lotura kruzeroen terminalarekin

Taxia: Aukera azkar eta erosoena da aireportutik Getxoko kruzeroen terminalera joateko. Prezioa gutxi gorabehera 26-30€ da.
Autobusa:
Telefonoa: 902 222 265. Bilbora doan 3247 lineako autobusa Moyua plazara iristen da, Bilboren erdialdean, eta Bilboko autobusen terminalera. Ordu erdirik behin ateratzen da 6:15etik 24:00etara. Prezioa: 1,35 €; 1,10 € kreditransekin.
Ordutegiak
Bi geltokietatik metroa har daiteke kruzeroen kaia dagoen udalerriraino, hau da, Getxoraino. Kaitik hurbilen dauden geltokiak Gobela, terminaletik gutxi gorabehera 1 km-ra, eta Neguri, terminaletik 1,5 km-ra, dira. Gobela eta Neguriko metro geltokietatik kaira oinez joan daiteke. Baina metroko aurreko geltokian, Areeta izenekoan, taxia har daiteke geltokitik metro gutxira.

Trenez

Bilboko Abando geltokira ibilbide luzeko zenbait linea iristen dira, besteak beste, leku hauetatik: A Coruña, Bartzelona, Burgos, León, Logroño-Zaragoza, Madril, Málaga, Miranda de Ebro, Segovia, Valladolid-Salamanca. Geltokia Plaza Biribilean kokatuta dago, eta Metro Bilbaoren Abandoko geltokiarekin lotuta dago.

Lotura kruzeroen terminalarekin

  • Taxia

Bilboko Abando geltokitik portura joateko gutxi gorabehera 25-30€ ordaindu behar dira. Alternatiba azkar eta erosoa da.

  • Metroa

Hartu 1. linea Plentziarantz geltokian bertan. Linea horretan Getxoko Gobela geltokia terminaletik 2 km-ra dago, Neguriko geltokia terminaletik 1,5 km-ra, eta Areetako geltokia (Bizkaia Zubia, Gizadiaren Ondarea) terminaletik 3 km-ra. Azken geltoki horretan taxia hartu dezakezu kruzeroen terminalera joateko.

Kotxez

Getxora zure automobilean hurbiltzen bazara. Hauek dira autoa udalerrian aparkatzeko aukerak:

Aparkalekuak kruzeroan doazenentzat

Getxon
Las Mercedes Aparkalekua:
Las Mercedes z/g. Tel.: (+34) 94 480 18 66
Prezioak:
           Minutu 1: 00,038395 €
           Ordu 1: 2,30 €
           Egun osoa: 23 €
           Bono multidía ( 8 días ) 60,20 €
           Egunetarako bonua ( 9 egun ) 66,85€
           Egunetarako bonua ( 10 egun ) 73,45 €

           Lekuak: Kruzeroetarako, 50.

   Prezio berrien zain

Bilbon


EUSKALDUNA JAUREGIA - BILBO
Abandoibarra etorbidea, 4 Tel:(+34) 94 403 50 00 info@euskalduna.net
Prezioak:
            14 € eguneko, bidaiaren txartela erakutsita
Lekuak:
            Aparkalekua 475 ibilgailurentzat


Tarifa bereziak kruzeroen erabiltzaileentzat:
Tarifa berezia aplikatuko zaie kruzero osoan zehar aparkalekuan dauden ibilgailuei. Ordainketa ez da makinetan egingo, lehiatilan baino (zainketa zerbitzua) eta tarifa murriztua aurretik kruzeroaren txartela erakutsita aplikatuko da.

 

Baliabideak

Gozatu Getxo udalerriaz kruzeroaren aurretik eta ondoren, eta hartu ostatu kruzeroen kaitik 5 minutu eskasera kokatutako hoteletan.
Getxoko Turismo Bulegoan pakete turistikoa diseinatu dugu kruzeroan abiatu aurretik Getxora hurbiltzen diren bidaiarientzat, bidaia lasai eta presarik gabe hasi ahal izateko.

Ostatua