Zerga egutegia
2013 urteko zerga-egutegia
2012ko azaroaren 26an Alkatetzak agindutako 5764/2012 Dekretuaren bidez ondorengo Zerga egutegia onartu da 2013ko ekitaldirako:
- Apirilaren 1etik apirilaren 30era arte.
Ondoko hauek borondatez ordaintzeko epea:
- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ)
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
- Ibilgailuak espaloien bidez finken barrura sartzeko eta aparkalekuak erreserbatzeko tasa (PASABIDEAK)
- TAXIEN aparkalekua erreserbatzeko tasa
- KIOSKO bidez bide publikoa okupatzeko tasa
- Ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeko tasa (egoiliarren urteko txartelak: TAO.)
- Kutxazain automatikoak.
Helbideratutako ordainketa borondatezko epea amaitu ondorengo lehenengo egun baliodunean (maiatzaren 2a) egingo da. Helbideratzeko eskabideak apirilaren 20ra arte onartuko ditugu.
Ordainagiri horiek “nahierako ordainketa” modalitatean ere ordain daitezke, baldin eta udal zerga ordenantzan onetsitako baldintzak betetzen badituzte. Hiruhilekoetan zatitu daitezke (mugaeguneratzeak: 03/15, 06/15, 09/17 eta 11/05), seihilekoetan (05/17 eta 10/25) edo ordainketa bakarrean ordaindu (09/17), betiere bankuko helbideratzearekin.
Nahierako ordainketa egiteko eskaerak martxoaren 1a baino lehen tramitatu behar dira.
Epemuga jaiegunean egokitzen bada, epemuga horren hurrengo lehenengo lanegunera pasako da.
ekainak 20
14ºC
prezipitazio handiagatik
gaur, hilak 19, eguerdiko 12.00etan bukatu egingo da










