Berriak

Neguko Bidaia 2013

2013/01/08

Neguko Bidaia

Asko dira zoriontzen gaituzten pertsona, Musika Eskola eta Kontserbatoriak, eta "Andrés Isasi" Musika Eskolan bertan eta zuzenean musika onez gozatzeko dugun zorte handia aipatzen digutenak. Jendaurrean jotzen jakitea (gure errezitaldi eta emanaldietan egiten dugun bezala) bezain garrantzitsua delako entzunez gozatzea, eta interpretatzaile handien eskutik, gure entzunaretora datozenak kasu.

Gure V Neguko Bidaia izango dugu aurtengoa; zuengan pentsatzen Musika Eskolan antolatzen dugun kontzertu-solasaldi zikloa da Neguko Bidaia. Kontzertu-solasaldia formatu atsegin eta erakargarria da, errezitaldia amaitu eta gero publikoa eta interpretatzailea(k) deigarrien iruditu zaizkien gaien inguruan solasean egon daitezen ahalbideratzen duena. Ez dago musikologian hondoraino sakondu beharrik; baina egin behar izatekotan, egin daiteke.

Modu erraz eta atseginean, musika-tresnen munduko oinarrizko gaien inguruan izan ditzakegun hesiak haustea da, musikaren historia apur bat gehiago jakiteko nahia, musikari izatea aukeratu duenaren historia, kontzertu bat emateko errepertorioa nola hautatzen den… Ez dizuegu aztarna gehiagorik utziko, zuen jakin-mina bizitu eta beraiekin gozatzera etor zaitezten nahi baitugu.

Neguko Bidaiak bere V Edizioa beteko du aurten. Datorren urtarrilaren 12an, larunbata, 19:30ean hasiko dugu zikloa, geure Entzunaretoan Bilbobrass haize-metalen taldearekin. Web-ean sartu eta egitaraua irakurri. Ez izan zalantzarik eta etortzeko gonbidapenak eskatu. Zain gaituzue.

Egitaraua

Lekua:  “Andrés Isasi” Musika Eskolako Entzunaretoan
Ordua: Arratsaldeko 7:30
Sarrera: 4 €

Entzule onek egiten dutena:

  • Telefono mugikorra itzali egiten dute.
  • Garaiz heltzen dira entzunaldira eta ez dira aretoan sartzen ez eta aretotik irteten entzunaldiak dirauen bitartean.
  • Interpretatzaile(ar)ekiko begirunea gordetzen dute: ixilik egoten dira.

Informazio-liburuxka (PDF / 343 kb)