Enpresak
Enpresa bat baduzu eta oraindik ez bagaituzu ezagutzen, jar zaitez harremanetan GETXOLANekin, eta eskain diezazkizukegun zerbitzu guztien berri emango dizugu pertsonalki.
Enpresetarako aholkularitza
Aholkularitza Kudeaketan
Zure enpresaren kudeaketa hobetu nahi baduzu, aholkularitza eskaintzen dizugu enpresa-kudeaketako zenbait arlotan:
-
Zerbitzuen ildo-berriak aztertu eta abian jartzea.
-
Zure enpresako arlo zehatzak indartzea: merkataritza-arloa, ekonomikoa, finantza-arlokoa…
-
Laguntzak eta baliabide publikoak jasotzeko informazioa eta laguntzak.
Aholkularitza teknologikoa
Zure enpresak hobeto egokitzeko aholkularitza integrala eta pertsonalizatua eskaintzen dizugu:
- Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrietan (IKT), plan bat diseinatzen lagunduko dizugu zure enpresak teknologia berrietara egokitu daitezen.
- Datuen Babeserako Lege Organikoa eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legea. Zure enpresak legeak eskatutako baldintza guztiak betetzen lagunduko dizugu.
Trebakuntza
Zure gaitasunak indartzeko helburuarekin zure enpresa ondorengo trebakuntzara hurbiltzen dizugu:
Getxo Meeting. Udalerriko enpresarioen arteko topagunea
Getxo Meeting Getxoko enpresen artean sareak eta harremanak sortzeko helburuarekin jaio zen. Horretarako, hilean behin bilkurak egiten dira, eta enpresentzako gai interesgarri batetik abiatuta, udalerriko beste enpresa batzuk ezagutzea ahalbidetzen du.
Parte hartzeko interesa edo informazio gehiago lortu nahi baduzu, jar zaitez Getxolanekin harremanetan.
Bi bide dituzu, gainera, zure esku; bertan informazioa partekatu eta harremana zabaldu dezakezu presentziazko hilean behingo bilkurez gain:
ekainak 20
14ºC
prezipitazio handiagatik
gaur, hilak 19, eguerdiko 12.00etan bukatu egingo da










