Hostalaritza zerbitzua

Fadura
Fadurako ostalaritza-zerbitzuak kafetegia eta jatetxea ditu. Azkar eta osasuntsu jatea gustuko dutenentzat, kafetegiak hainbat aukera ditu: gosari bereziak, hamaika motako pintxoak, ogitartekoak, entsaladak eta menuko platerak. Gainera, jatetxeak 80 mahai-lagun har ditzake, eta menuak ematen ditu, egunero, astelehenetik ostiralera (menuak barne hartzen ditu janari osasuntsua eta kirolarientzako janaria). Asteburuetan, hitzartutako menuak dastatu eta oturuntzak egin daitezke; aldez aurretik eskaera egitea beharrezkoa da.
Udan, Fadura jatetxeak barruko kafetegia kudeatzen du baita ere; bertan, kiroldegiko igerilekuko erabiltzaileak bakarrik sar daitezke.
Ordutegia: astelehenetik igandera, 8:00etatik 21:30etara.
Harremanetarako: 94 656 97 55 / fadura@ubera.com
Gobela
Gobela kiroldegian kafetegi-zerbitzua dugu baita ere, eskaintza zabal batekin: gosari bereziak, opilak, pintxoak eta ogitartekoak. Eguneko menuak ematen ditu, eta, asteburuetan, menu bereziak. Jatetxeak 70 mahai-lagun har ditzake.
Ordutegia: astelehenetik igandera, 8:00etatik 22:00etara.
Harremanetarako: 94 602 09 55










