-
Osasunari eta sukaldaritza indargarriari buruzko tailerra (Hirugarren sesioa)
2013/05/18
-
Getxoko IV. Eskolarteko Jokoetan
Fadurako kiroldegian
2013/05/24
-
Osasunari eta sukaldaritza indargarriari buruzko tailerra (Laugarren sesioa)
2013/05/25
Nabarmenak
Udako ikastaroetarako plazak esleitu dituen zozketaren emaitzak
30.170 zenbakia izan da erabaki duena udako kirol ikastaroetako plazen esleipena. Kontsultatu hemen zozketaren emaitzak.
Zerrendetan agertzen diren "Onartuta" aukera guztiak altatzat hartuko ditugu. Beraz, onartutako aukeraren bat atzera eman edo aldatu nahi izanez gero, Fadurako edo Gobelako bulegoetan egin behar da idatziz edo eskaera bat bidaliz maiatzaren 24an baino lehen (astelehentik ostiralera 8:00etatik 14:30era). Ikastaroen kuota maiatzaren 25an kobratuko dugu; hori dela eta, eskudirutan ordaindu nahi duenak epe hori baino lehenago egin behar izango du. Maiatzaren 27tik aurrera plaza libreak eskainiko ditugu.
Plaza libreak denboraldiko kirol ikastaroetan
Kontsulta itzazu hemen kirol ikastaroetan maiatzarako dauden plaza libreak. Informazio gehiago: atencionalclientegk@getxo.net edo arreta bulegoetan (Fadura: 94 430 80 70 / 94 404 51 51).













