Euskara ikasteko diru-laguntzak
Euskara ikasteko diru-laguntzen nondik-norakoak jasota dadue Euskararen sustapenerako 2013ko egitasmoaren Oinarri Orokorretan.
Jasotzaileak
- Euskara-eskoletara joan nahi, baina baliabide ekonomikorik ez dutela frogatzen duten pertsonak.
- Euskara ikasteko diru-laguntzak baliabide ekonomikorik ez daukatela frogatzen duten getxotarrentzat
- Euskara ikasteko diru-laguntzak udaleko eta bere autonomiadurn erakundeetako langileentzat eta zinegotzientzat
- Euskara ikasteko diru-laguntzak Getxoko elkarteetako begiraleentzat
- Gida-baimena lortzeko azterketa euskaraz egiteagatik diru-laguntzak gazteentzat
- Aisialdiko begirale eta zuzendari agiria lortzeko euskarazko ikastaroetarako diru-laguntzak
- Euskara ikasteko diru-laguntzak merkatarientzat
- Diru-laguntzak errotuluak, olanak eta ibilgailu komertzialak euskaraz ipintzeko
Ikastaroak
- Ikastaroak HABEk homologatutako euskaltegietan egin beharko dira.
- Ikastaroak era, HABEk homologatutakoak izango dira.
- Ezin izango dituzte diru-laguntza hauek jaso, matrikularen kostua ordaintzeko euren enpresen, erakundeen eta
abarren diru-laguntza jasotzen duten pertsonek. Enpresak edo erakundeak ordaindutakoa, matrikula osorik
estaltzera iristen ez bada, interesdunak falta den zatiari dagokion diru-laguntza eskatu ahal izango dio
Udalari. - Barnetegien kasuan ez dira egonaldiko gastuak ordainduko.
- Ez dira diruz lagunduko Hizkuntza Eskoletan egindako ikastaroak.
- Ikastaroa hasita ikastaldeetara sartzen diren ikasleen kasuan ez dira diruz lagunduko azken hiruhilekoan hasten direnen eskaerak (urte osoko ikastaroen kasuan).
Baldintzak
Oinarri orokorretan zehazten diren baldintza espezifikoez gain eskatzaileak honako bi baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Ikastaro presentzialetan eskatzaileak, gutxienez, euskaltegian hartutako eskola-ordu guztien %85era joan dela egiaztatu beharko du.
- Auto-ikaskuntza bidezko ikastaroetan edo mistoetan 4 baldintza hauek bete beharko ditu eskatzaileak:
- Eskatzaileak ikasturterako ipinitako helburu-maila gainditu duela egiaztatu beharko du.
- Bakarkako lanean: euskaltegiak ikasturtearen hasieran eskatzaileari jarri dizkion bakarka egiteko ordu teoriko guztien %85a egin duela egiaztatu beharko du.
- Tutoretzetan: euskaltegiak jarritako tutoretza-ordu guztien %85era joan dela egiaztatu
beharko du. - Mintzamen saioetan ere berdin, mintzamen-ordu guztien %85era joan dela egiaztatu beharko du.
Ordainketa
EUSKARA IKASTEKO DIRULAGUNTZAK
Egoera ekonomikoa kontuan hartuta eta kudeatu gabe dauden 2012ko espedienteak asko direla kontuan hartuta, diru-laguntzak kudeatzeko, 2013an, bi sasioi, ordainketak bideratzeko bi epe aurreikusten ditugu:
Lehenengo ordainketaldia
Lehenengo saio honetan eskaera hauek kudeatuko ditu Udalak: 2012ko abenduaren 31ra arteko sarrera erregistroa duten eskaerak baldin eta diru-laguntza eskatzen deneko ikastaroa 2012ko abenduaren 31a baino lehen amaituta badago.
Baldintza guztiak betetzen dituztenei Udalak matrikularen %80 ordainduko dio eskatzaileari ordainketa bakar batean. Hala ere, kontuan hartu beharreko hainbat puntu azpimarratu nahi ditugu:
-
Ikastaro presentzialetan, Getxoko zein Getxotik kanpoko euskaltegietan
- Diru-laguntzaren zenbatekoa: Udalaren diru-laguntza ez da, inolaz ere, Getxoko edozein euskaltegitan ikastaro berarengatik, matrikula gisa, ordaintzen denaren %80 baino gehiago izango.
- Bete beharreko baldintzak: Asistentzia egiaztagiriaren bidez, gutxienez, ikasturte osoko eskola-ordu guztien %85era joan izana frogatu beharko du eskatzaileak. -
Auto-ikaskuntza bidezko ikastaroetan edo mistoetan
- Diru-laguntzaren zenbatekoa: Udalaren diru-laguntza ez da, inolaz ere, Getxoko Udal Euskaltegian, urte osoko BOGA izeneko ikastaro berarengatik, matrikula gisa, ordaintzen denaren %80 baino gehiago izango.
9 hilabete baino gehiagoko ikastaroa kontratatu duenari egindako hilabeteetako proportzioa ordainduko dio Udalak, baina erreferentziatzat Getxoko Udal Euskaltegian BOGA ikastaroaren matrikula hartuko da (adibidez, BOGAn 265 euro ordaindu badira 9 hilabeteko ikastaro batengatik eta eskatzaileak beste zentro batean 18 egin baditu, eskatzaileak 265 bider 2 jasoko du).
Autoikaskuntzako ikastaroak edo mistoak eskaintzen dituzten zenbait zentrotan ikasleari luzapenak kontratatzeko aukera ematen zaio. Udalak ez ditu balizko luzapenak diruz lagunduko.
- Bete beharreko baldintzak: 4 baldintza hauek bete beharko ditu eskatzaileak:
Ikasturterako ipinitako helburu-maila gainditu duela
Bakarkako lanean: euskaltegiak ikasturtearen haisera eskatzaileari jarri dizkion bakarka egiteko ordu teoriko guztien %85a egin duela
Tutoretza-ordu guztien %85era joan dela egiaztatu
Mintzamen-ordu guztien %85era joan dela egiaztatu
Bigarren ordainketa aldia
Bigarren saio honetan eskaera hauek kudeatuko ditu Udalak:
- 2012ko abenduaren 31ra arteko sarrera erregistroa duten eskaerak baldin eta diru-laguntza eskatzen deneko ikastaroa 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko irailaren 30era bitartean amaitzen bada.
- 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako eskaerak baldin eta diru-laguntza deneko ikastaroa 2012ko urriaren 1etik 2013ko irailaren 30era bitartean amaitzen bada.
Ikastaro motari dagokionean ondorengoak hartuko dira kontuan:
- Ikastaro presentzialetan: Arestian esan bezala, 2012-13 ikasturtean egindako ikastaroetarako eskaerak baino ez dira onartuko. Beraz, ez dira onartuko ez aurreko ikasturteetan (adibidez 2010-11) egindako ikastaroetarako laguntza eskaerak ezta datozen ikasturteetan egingo direnetarako ere.
- Auto-ikaskuntza bidezko ikastaroetan edo mistoetan: Ikasturte bat baino luzeagoak izan diren autoikaskuntza ikastaroetarako edo ikastaro mistoetarako eskaerak aurkeztu ahal izango dira baina derrigor eskaera aurkezten denean:
- Ikastaroak amaitua behar du izan (baita balizko luzapen edo prorrogak ere)
- Eta eskatzaileak baldintzak betetzen dituela ziurtatu
Kasu hauetan eskatzaileak egindako azken ikastaroak 2012-13 ikasturtean sartuta egon behar du; ez da onartuko aurreko ikasturteetan (adibidez, 2010-11 ikasturtean amaitutako ikastaroak).
GIDABAIMENA LORTZEKO AZTERKETA EUSKARAZ EGITEAGATIK DIRULAGUNTZAK GAZTEENTZAT: azterketa teorikoa 2013an egindakoa beharko du izan eta horri dagozkion ordainagiriek 2012koak eta 2013koak beharko dute izan.
AISIALDIKO BEGIRALE ETA ZUZENDARI AGIRIA LORTZEKO EUSKARAZKO IKASTAROETARAKO DIRULAGUNTZAK: Jaurlaritzaren agiri ofizialak 2012-13 ikasturtean lortutakoa beharko du izan; ez dira onartuko aurreko ikasturteetan (adibidez, 2010-11 ikasturtean) lortutako agiriak eta eskaerak.
DIRULAGUNTZAK ERROTULUAK, OLANAK ETA IBILGAILU KOMERTZIALAK EUSKARAZ IPINTZEKO: errotulua, olana edo ibilgailu komertziala euskaraz jarri dela ziurtatzeko fakturek 2013ko data beharko dute izan.
Oinarrien aplikazioa
Diru-laguntza eskaera 2012an (edo lehenago) erregistratua eta ikastaroa 2012ko abenduaren 31a baino lehen amaituta - 2012ko oinarriek jasotzen zutena aplikatuko zaie
Diru-laguntza eskaera 2012an erregistratua eta ikastaroa 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera amaituta (irailaren 30era arte) - 2013ko oinarriek jasotzen dutena aplikatuko zaie
Diru-laguntza eskaera 2013ko irailaren 30era arte (barne) erregistratua eta ikastaroa 2012ko urriaren 1etik 2013ko irailaren 30era arte egindakoa - 2013ko oinarriek jasotzen dutena aplikatuko zaie
Lehenengo ordainketa aldiko diru-laguntzak ordaindu ondoren soberan geratzen den diru-kopurua banatuko da erregistroaren hurrenkerari estuki loturik, eta beti eta partidan diru nahikoa dagoen bitartean:
1.- Getxoko euskaltegietan (Udal Euskaltegia, Lauaxeta AEK Euskaltegia eta J.A. Agirre euskaltegia) egindako ikastaro presentzialak
- Diru-laguntzaren zenbatekoa: Udalaren diru-laguntza ez da inolaz ere, matrikula gisa, ordaintzen denaren %80 baino gehiago izango
- Bete beharreko baldintzak: Gutxienez, ikasturte osoko eskola-ordu guztien %85era joan izana frogatu beharko du eskatzaileak
2.- Getxon ez dauden euskaltegietan egindako ikastaro presentzialak
- Diru-laguntzaren zenbatekoa: Udalaren diru-laguntza ez da, inolaz ere, Getxoko Udal Euskaltegian ikastaro berarengatik, matrikula gisa, ordaintzen denaren %80 baino gehiago izango
- Bete beharreko baldintzak: Gutxienez, ikasturte osoko eskola-ordu guztien %85era joan izana frogatu beharko du eskatzaileak
3.- Auto-ikaskuntza bidezko ikastaroetan edo mistoetan
- Diru-laguntzaren zenbatekoa: Udalaren diru-laguntza ez da, inolaz ere, Getxoko Udal Euskaltegian, urte osoko Boga izeneko ikastaro berarengatik, matrikula gisa, ordaintzen denaren %80 baino gehiago izango.
9 hilabete baino gehiagoko ikastaroa kontratatu duenari egindako hilabeteetako proportzioa ordainduko dio Udalak, baina erreferentziatzat Getxoko Udal Euskaltegian Boga ikastaroaren matrikula hartuko da (adibidez, Bogam¡n 265 euro ordaindu badira 9 hilabeteko ikastaro batengatik eta eskatzaileak beste zentro batean 18 egin baditu, eskatzaileak 265 bider 2 jasoko du).
Autoikastuntzako ikastaroak edo mistoak eskaintzen dituzten zenbait zentrotan ikasleari luzapenak kontratatzeko aukera ematen zaio. Udalak ez ditu balizko luzapen hauek diruz lagunduko. - Bete beharreko baldintzak: Ikasturterako ipinitako helburu-maila gainditu duela. Bakarkako lanean euskaltegiak ikasturtearen hasieran eskatzaileari jarri dizkion bakarka egiteko ordu teoriko guztien %85a egin duela. Tutoretzetan euskaltegiak jarritako tutoretza-ordu guztien %85era joan dela egiaztatu beharko du. Mintzamen saioetan ere berdin, mintzamen-ordu guztien %85era joan dela egiaztatu beharko du.
Epeak
7.1.- EUSKARA IKASTEKO DIRULAGUNTZAK: 2013an ESKAERAK EGITEKO AZKEN EGUNA 2013ko irailaren 30a izango da. Egun horretatik aurrera ez da eskaerarik onartuko.
7.2.- GIDABAIMENA LORTZEKO AZTERKETA EUSKARAZ EGITEAGATIK DIRULAGUNTZAK GAZTEENTZAT. ESKAERAK EGITEKO AZKEN EGUNA 2013ko abenduaren 31a izango da.
7.3.- AISIALDIKO BEGIRALE ETA ZUZENDARI AGIRIA LORTZEKO EUSKARAZKO IKASTAROETARAKO DIRULAGUNTZAK. ESKAERAK EGITEKO AZKEN EGUNA 2013ko abenduaren 31a izango da.
7.4.- DIRULAGUNTZAK ERROTULUAK, OLANAK ETA IBILGAILU KOMERTZIALAK EUSKARAZ IPINTZEKO. ESKAERAK EGITEKO AZKEN EGUNA 2013ko abenduaren 31a izango da.
Kasu espezifikoak. Informazioa
Informazio gehiago
Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua
94 466 00 10 / 11
ekainak 19
16ºC
prezipitazio handiagatik
bihar, hilak 19, eguerdiko 12.00etan bukatu egingo da










