Gehitu

GEHI. Getxo euskalduntzeko hitzarmena

 
 
Izenak dioen legez, GEHI programak euskararen erabilera bultzatu nahi duten ahalik eta elkarte eta erakunde GEHIen batu nahi ditu bere baitan euskara GEHIago erabili dadin gizarte alor guztietan.
 
2003an eman zitzaion hasiera gazte elkarteekin izenpetutako hitzarmenekin. Hauek dira orain arte GEHI egitasmoak jorratu dituen alorrak:
  • GAZTERIA:
  • AISIALDIA: 23 elkartek izenpetu zuten hitzarmena.
  • KIROLA: 33 kirol elkartek du GEHITU KIROLA hitzarmena izenpetuta
  • MERKATARITZA: Getxoko 1.000 saltokik baino gehiagok kolaboratzen du GEHI EUSKARA MERKATARITZA programarekin
  • IRAKASKUNTZA: ikastetxe eta haurtzaindegi gehienak daude IKASGEHI programan sartuta.
  • KULTURA: 58 elkartek sinatu zuten Gehitu Kultura hitzarmena 2011ko martxoan.    

GEHITU Kirola

 

 

ZER DA GEHITU KIROLA? 

  • Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren egitasmo sektorial estrategiko berri bat… 
  • Kirol jardueretan euskararen erabilerari aukerak zabaltzeko:

           - Euskara dakitenek erabil dezaten.

           - Ikasten ari direnek, praktikatzeko aukera berriak izan ditzaten.

           - Ez dakitenen artean, euskararekiko interesa sustatzeko. 

  • Bereziki, ume eta gazteei, zuzendutakoa. 

GEHITU KIROLAren HELBURUAK

  • Getxoko kirol jardueretan euskararen erabilera sustatzea
  • Getxoko Udalak, euskararen erabilera sustatzeko, funtzioak eta eskaini beharreko zerbitzuak definitzea.

 

 

ARRAUNA

  • GETXO ARRAUN Elkartea

HITZARMEN MOTA: D

  • RASPAS ARRAUN Elkartea

HITZARMEN MOTA: D

 

ATLETISMOA

  •  GETXO ATLETISMO Taldea

HITZARMEN MOTA: B

  • ITZIAR LOPEZ URALDEREN OROIMENEZ

HITZARMEN MOTA: A

 

BOLEIBOLA

  • AIXERROTA BOLEIBOL Taldea

HITZARMEN MOTA: D

 

ESKUBALOIA

  • ERROMO ESKUBALOI Elkartea

HITZARMEN MOTA: B

 

EUSKAL PILOTA

  • EUSKAL PILOTA ESKOLA

HITZARMEN MOTA: D

 

FUTBOLA

  • ARENAS Futbol Taldea

HITZARMEN MOTA: B

  • ARRAULTZALDEON Futbol Taldea

HITZARMEN MOTA: D

  • BIZKERRE Futbol Taldea

HITZARMEN MOTA: B

  • C. D. GALEA

HITZARMEN MOTA: A

  • ERROMO Futbol Taldea

HITZARMEN MOTA: A

  • GETXO Futbol Taldea

HITZARMEN MOTA: B

  • ITURGITXI F.C

HITZARMEN MOTA: B

 

ARETO FUTBOLA

  • AKELARRE OIARRETA BARRUKOA futbol sala

HITZARMEN MOTA: A

 

HERRI KIROLAK

  • GETXO HERRI KIROLAK elkartea

HITZARMEN MOTA: D

 

HOCKEYA

  • GETXO HOCKEY TALDEA

HITZARMEN MOTA: A

 

IGERIKETA ETA WATERPOLOA

  • GETXO IGERIKETA ETA WATERPOLO BOLUE kirol elkartea

HITZARMEN MOTA: B

  • Eugenia Epalza Fundazioa. Esklerosi Anizkoitza

HITZARMEN MOTA: A

 

MENDIZALETASUNA

  • D. MONTAÑISMO ITXARTU TALDEA

HITZARMEN MOTA: B

 

MULTIKIROLA

  • SAN NIKOLAS IKASTOLA

HITZARMEN MOTA: D

 

PIRAGUISMOA

  • GETXO KAYAKA-CLUB PIRAGUISMO GETXO

HITZARMEN MOTA: B

 PALA TXAPELKETA

  • SAN NIKOLAS PALA TXAPELKETA

HITZARMEN MOTA: D

 

RUGBYA

  • GETXO RUGBY TALDEA

HITZARMEN MOTA: B

 

SASKIBALOIA

  • GETXO SASKIBALOI TALDEA

HITZARMEN MOTA: B

 

SURFA

  • GETXO SURF TALDEA

HITZARMEN MOTA: D

 

TENISA

  • GETXO TENISA-CLUB TENIS FADURA

HITZARMEN MOTA: A

 

TXIRRINDULARITZA

  • PUNTA GALEA TXIRRINDULARI Elkartea
HITZARMEN MOTA: D

 

 

GEHITU Kultura

 

 

Zer da GEHITU Kultura? 

KULTUR jardueretan euskararen erabilerari aukerak zabaltzeko egitasmoa:
 
–Euskara dakitenek erabil dezaten.
–Ikasten ari direnek, praktikatzeko aukera berriak izan ditzaten.
–Ez dakitenen artean, euskararekiko interesa sustatzeko.
 
Bereziki, umeei eta gazteei zuzendutako kultur jardueretan euskararen erabilera bultzatu nahi duen egitasmoa.
 
Entitateei hitzarmena sinatzea proposatu zaie: taldeek konpromiso batzuk hartzen dituzte euskararen erabilera bultzatzeko eta udalak konpromiso horiek bete ditzaten laguntzak eta zerbitzuak eskaintzen dizkie.
 

GEHITU Kulturaren helburuak 

Getxoko kultur jardueretan euskararen erabilera sustatzea
  • Haur eta gazteei begira antolatzen diren kultur jarduerak euskaraz egin daitezen bultzatzea.
  • Getxoko Udalak, kultur elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko, eskaini beharreko laguntza eta zerbitzuak definitzea 

Euskararen egoera Getxon 

  • Getxoko 10 biztanleetatik 3 dira euskaldunak, eta beste hiruk badaki zerba
  • Ume eta gazteen artean 10etik 6k egiten du ondo euskaraz eta 3k ulertzen du. 

Zein da euskararen egoera kultur elkarteetan? 

Getxoko Udalak azterketa soziolinguistikoa egin zuen 2010ean. Azterketa honen helburua xinplea zen: Getxoko kultur elkarteetan euskarak bizi duen egoera zein den ezagutzea.
 
Hasierako unibertsoa 89 kultur elkartek osatzen zuten. 15 kanpoan geratu ziren, arrazoi ezberdinengatik. Batzuk, elkarte bezala desagertu dira edo, gaur egun, oso jarduera gutxi dute. Beste batzuekin, harremanetan jarri ondoren, ezinezkoa izan da elkarrizketa egitea eta galdera-sorta betetzea.
 
Azkenean, galdera-sorta 74 elkarteri pasatu genien.
 
Horietatik, 56 elkartek erantzun zuen.
 
Elkarteen  herena, % 34, oso euskalduna edo nahiko euskalduna dela esan daiteke, nahiz eta gaztelera erabiltzen den.
 
Elkarteen % 46an, ez da inoiz edo ia inoiz euskara erabiltzen ahozko harremanetarako.
 
Elkarte guztiekin konparatuz, euskararen erabilera askoz altuagoa da, haur eta gazteekin jarduerak dituzten elkarteetan

Hitzarmenak 

 A hitzarmena:

  • Euskara eta gazteleraren erabilera gutxienez parekoa izatea.

 ERABILERA

  • Entitatearen idatzizko zein ahozko elementuak: erantzungailua, irratia, musika, inprimakiak, errotulazioa, etab
  • Entitatearen oinarrizko testuak: aktak, oharrak, gutunak, txostenak, etab. 

EZAGUTZA

  • Entitateko partaideak euskalduntzen ahalegintzea.
  • Ahal bada, elkartean euskara arduraduna izendatzea. 

MOTIBAZIOA

  • Euskararen aldeko sentiberatze lana egin eta mantentzea.
  • Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera, euskararen egoeraren jarraipena egitea. 

B hitzarmena:

  • Euskara eta gazteleraren erabilera gutxienez parekoa izatea. 

ERABILERA

  • Entitatearen idatzizko zein ahozko elementuak: erantzungailua, irratia, musika, inprimakiak, errotulazioa, etab.
  • Entitatearen oinarrizko testuak: aktak, oharrak, gutunak, txostenak, etab.
  • Ahal den neurrian, entitatearen barruan zein beste entitate, herri erakunde edo pertsonekiko idatzi zein ahozko harremanak.
  • Haur eta gazteei zuzenduta antolatzen diren jarduerak, ahal dela, euskaraz izatea. 

EZAGUTZA

  • Entitateko partaideak euskalduntzen ahalegintzea.
  • Ahal bada, haur eta gazteei zuzendutako jardueretan begirale guztiak euskaldunak izatea.
  • Ahal bada, elkartean euskara arduraduna izendatzea.

MOTIBAZIOA

  • Euskararen aldeko sentiberatze lana egin eta mantentzea.
  • Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera, euskararen egoeraren jarraipena egitea.  

C hitzarmena:

  • Erabilera nagusiki euskaraz izatea 

ERABILERA

  • Entitatearen idatzizko zein ahozko elementuak: erantzungailua, irratia, musika, inprimakiak, errotulazioa, etab.
  • Entitatearen oinarrizko testuak: aktak, oharrak, gutunak, txostenak, etab.
  • Ahal den neurrian, entitatearen barruan zein beste entitate, herri erakunde edo pertsonekiko idatzi zein ahozko harremanak.
  • Haur eta gazteei zuzenduta antolatzen diren jarduerak euskaraz izatea. 

EZAGUTZA

  • Entitateko partaideak euskalduntzen ahalegintzea.
  • Haur eta gazteei zuzendutako jardueretan begirale guztiak euskaldunak izatea.
  • Ahal bada, elkartean euskara arduraduna izendatzea.

MOTIBAZIOA

  • Euskararen aldeko sentiberatze lana egin eta mantentzea.
  • Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera, euskararen egoeraren jarraipena egitea.

Udalaren laguntzak 

EUSKARA IKASTEKO DIRU-LAGUNTZAK:

  • elkarteko begirale eta langileentzat euskara ikasteko dirulaguntzak.
  • Aisialdiko BEGIRALE eta ZUZENDARI TITULUA lortzeko ikastaroa egiteko diru-laguntzak. 

ITZULPEN ZERBITZUA:

  • materialak eta testuak euskaratzeko itzulpen zerbitzua doan. 

AURKEZLE ZERBITZUA:

  • jendaurreko ekintzetarako aurkezle elebidunak doan. 

ELKARTEAREN IRUDIA:

  • ERROTULAZIOA euskaraz edo ele bietara jartzeko diru-laguntzak. 

AHOLKULARITZA:

  • euskararen erabilera areagotzeari begira elkarteak izan ditzakeen zalantzak, laguntza… Bizarra Lepoan euskara elkartearen bidez. 

Izenpetzeak

 

58 elkartek sinatu zuten Gehitu Kultura hitzarmena (A, B edo C hitzarmena). Hitzarmen ekitaldia 2011KO martxoaren 25ean egin zen Fadurako Areto Nagusian. Hitzarmenak horrela geratu ziren:

  • A hitzarmena: 28 elkartek sinatu zuten
  • B hitzarmena: 13 elkartek sinatu zuten
  • C hitzarmena: 17 elkartek sinatu zuten

 

A hitzarmena

 

 

A HITZARMENA

1

Amumak elkartea

2

Getxoko Antzerki eskola- Escuela de Teatro de Getxo

3

Antzezaleak

4

Aretxondo kultur elkartea

5

Basozaleak

6

Biotz Alai abesbatza

7

Casino Algorteño- Algortako kasinoa

8

Eskuz esku

9

Filatelia elkartea

10

Galea elkartea

11

GetxoBlog

12

Guaitorock

13

Guaitos

14

Gazteen Gurutze Gorria

15

Club Ibaiondo

16

Irutasun abesbatza

17

Itxas Egurra Haizean

18

Jentilak

19

Kutxus Areatxu fanfarria

20

Mesedeetako Ama kultur elkartea- Asociación cultural Ntra. Sra. de las Mercedes

21

Ondarreta abesbatza

22

Roda

23

Sustraiak kultur elkartea

24

Tangorako soinutarrak

25

Txopolis fanfarria

26

Xaramel elkartea

27

Zasi eskola dantza taldea

28

Zozoak abesbatza

 
 

 B hitzarmena

 

 

B HITZARMENA

1

Berantzagi dantza taldea

2

Erromoko jai batzordea

3

Eskubeltz eskaut taldea

4

Gaztetasuna

5

Gizatiar

6

Guabe

7

Itxartu kultur elkartea

8

Neguri Langileko jai batzordea

9

Portu Zaharreko jai batzordea

10

San Martin jai batzordea

11

Santa Ana jai batzordea

12

Ziztu Bizian

13

Zubilleta jai batzordea

 
 

 C hitzarmena

 

 

C HITZARMENA

1

Agurra dantza taldea

2

Aixerrota Iñaki Deuna jai batzordea

3

Algortako eskaut taldea

4

Algortako Gaztetxoak

5

Areeta kultur elkartea

6

Barrutik kultur elkartea

7

Begihandi kultur elkartea

8

Bereterretx kultur elkartea

9

Bizkaiko trikitixa elkartea

10

Branka kultur elkartea

11

Algortako Gazte Asanblada

12

Gorrondatxe kultur elkartea

13

Horra horra Algortako Olentzeko batzordea

14

Itxas Argia kultur elkartea

15

Organik

16

San isidro jai batzordea

17

Uktest txalaparta taldea

 
 
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +