Kanpainak



FAMILIA
EMAIOZU EUSKARA

Getxoko Udalak abian duen EBPNren barruan berebiziko garrantzia hartzen du euskararen familia bidezko transmisioak. Helburu hori garatzeko asmoatn Euskara Zerbitzuak urteak daramatza haur jaioberrien gurasoak sentiberatzea helburu duen kanpaina garatzen. Kanpaina honek bi zati ditu: batetik, “EMAIOZU EUSKARA” izena hartu duena; hilero-hilero, haurra izan duten bikoteei hainbat material biltzen duen karpeta (esku-orria, adur-zapia, oparitxoa bat…) bidalita burutu da. Bigarren zatiak “EUSKARA AHOAN” izena hartzen du eta honetan, materiala bidaltzen zaie ( esku-orria, askari-poltsa, oparitxoa bat…) urtebeteko haurrak dituzten familiei.
EUSKARA AHOAN

Getxoko Udalak abian duen EBPNren barruan berebiziko garrantzia hartzen du euskararen familia bidezko transmisioak. Helburu hori garatzeko asmoatn Euskara Zerbitzuak urteak daramatza haur jaioberrien gurasoak sentiberatzea helburu duen kanpaina garatzen. Kanpaina honek bi zati ditu: batetik, “EMAIOZU EUSKARA” izena hartu duena; hilero-hilero, haurra izan duten bikoteei hainbat material biltzen duen karpeta (esku-orria, adur-zapia, oparitxoa bat…) bidalita burutu da. Bigarren zatiak “EUSKARA AHOAN” izena hartzen du eta honetan, materiala bidaltzen zaie ( esku-orria, askari-poltsa, oparitxoa bat…) urtebeteko haurrak dituzten familiei.
HAUR HIZKERA

Eskuak inoiz badaki nola iritsi bihotzeraino
Bertan ahotsak entzuten dira batzuetan
inoiz negarra inoiz algarak
inoiz tristura lakarra
beldurra ere ematen du inoiz isiltasunak
eta inoiz maite-maiteen pindar biziak
eta inoiz poza gaua argitzen
batzuetan hotsa hitz bihurtzen da
putzu batera jauzi eginez…
eta batzuetan hitz txiki hauek
orri artean gorde nahi dute
bihotza esku eskua bihotz
haurrak garela inoiz inori ahantz ez dakion
jose luis otamendi
SENDI

Argazkia: EGIZU
Getxon SENDI egitasmoa da familia osoarentzat jarduerak antolatzen dituena
Gurasolaguna
Ikastetxeko gurasoak beste guraso batzuekin biltzen dituen BERBALAGUNAren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi eta zaintza beharretara egokituta dago.
SENDI
Getxoko familiak euskaraz
Lander 685 73 29 63 | sendigetxo@yahoo.com
EGIZU elkartea da antolatzailea
EGIZUk euskararen erabilera bultzatzen du Getxon, batez ere belaunaldi berrietan. Espazio berriak sortu eta sare harremanak indartu, euskaldunentzat eta euskara ikasten ari direnentzat. Azken batean, EGIZUren helburua ez baita euskararen ezagutza zabaltzea, besterik gabe, baizik eta euskal hiztunak sortzea.
Harremanetarako:

Egizu Getxo Euskaldun elkartea
Martikoena 16, 2. pisua 3. bulegoa 48992 GETXO
619 935 541 / 616 885 165 / 685 732 963
IRAKASKUNTZA
NAHI DUDALAKO

"Nahi dudalako" kanpainak D ereduan matrikulatzera animatzen ditu batxilergoko eta Lanbide-heziketako ikasleak
Egitasmoan Bizkaiko Foru Aldundiak, Eudelek, Bizkaiko hainbat udalerri eta mankomunitatek eta Alkarbidek hartzen dute parte. ww.nahidudalako.com web orrian, Bizkaian dagoen hezkuntza-eskaintza kontsultatu daiteke
Kanpaina honek, D ereduan matrikulatzera animatzen ditu Bizkaiko batxilergoko eta lanbide-heziketako ikasleak. www.nahidudalako.com web orrian Bizkaian dagoen hezkuntza-eskaintza kontsultatu ahal izango dute gazteek. Ekimen horrek udalen, mankomunitateen, Eudelen eta Alkarbideren babesa ere badu, besteak beste. Gurasoek, batetik, eta seme-alabek, bestetik, web orri praktiko honi buruzko informazioa ematen duen gutuna jasoko dute. Gutun horretan, ikasketetan dauzkaten aukeren berri ematen zaie, eta ikasketa horiek D ereduan egiteak gazteentzat daukan garrantzia azaltzen zaie. Horrez gainera, web orria ezagutzera animatzen direnek sari ugari lortzeko aukera izango dute
“Nahi dudalako!” DBHko hirugarren eta laugarren mailako 6.200 ikaslerengana eta haien gurasoengana iritsiko da, edukien “pantaila” ezberdinak erakutsiko dizkien bideo-joko itxurako diptiko baten bidez. Bestalde, ikastetxeetan hitzaldiak emango dira, zuzenean gazteengana iristeko
Derrigorrezko hezkuntza amaitu ondoren, Bizkaiko gazteek batxilergoko eta lanbide-heziketako ikasketak euskaraz egiten jarrai dezaten sustatzeko kanpaina Alkarbide Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunean parte hartzen duten zenbait udalerrik sustatu dute. Guztira, Bizkaiko 17 udalerrik eta 3 mankomunitatek parte hartu dute ekimen honetan: Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Berango, Berriz, Bilbao, Elorrio, Enkarterriko Udalerrien Mankomunitatea, Erandio, Etxebarri, Getxo, Gordexola, Laukiz, Maruri-Jatabe, Muskiz, Ortuella, Sestao, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea eta Zierbena
EUSKARAZKO EREDUEN ALDE

Haurra eskolara eramateak prozesu berri bati hasiera ematea dakar, haurrari pertsona legez garatzen lagunduko dion prozesua hain zuzen. Eskolara eramatean haurra gizartean integratzen dugu, eskola baita giza-harremanekin harremanetan sartzea errazten duen erakundea.
Gure haurrak eskolara eramatearen konpromisoa ikastereduen aukeraketara ere zabaltzeko kanpaina da hau, irakaskuntza eredu euskaldunak bultzatzeko, bereziki D eredua.
UME ELEBIDUNEN GURASOENTZAKO ESKULIBURUA

Umeek hizkuntza bat baino gehiago ikas dezakete erraz-erraz, baina erabili ezean hizkuntzak ere herdoildu egiten dira. UME ELEBIDUNEN GURASOENTZAKO ESKULIBURUAn hainbat aholku batu ditugu hezkuntza eta eleaniztasuna ardatz hartuta, gurasoek egin ohi dituzten galderen erantzun gisa antolaturik. Adibidez
- Elebidun izateak badu abantailik?
- Ez aitak eta ezta amak ere ez daki euskaraz hitz egiten. Nola lagunduko diegu seme-alabei elebidun izatera iritsi daitezen?
- Zein hizkuntzatan ikusi behar du nire semak-alabak telebista?
- Egokia da nire seme-alabak hiru hizkuntza ikastea?
Liburuxka hau Alma Flor Ada eta Colin Baker irakasle entzutetsuen GUÍA PARA PADRES Y PROFESORES DE NIÑOS BILINGÜES liburuan oinarrituta dago eta zeuek eguneroko bizitzan erabiltzeko prestatu dugu.
>> Ume elebidunen gurasoetnzako eskuliburua
Eskatu hemen:
Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua
94 466 00 10/11
HELDUEN EUSKALDUNTZEA
DENOK BATERA EUKARA AURRERA. Eman izena euskaltegietan

DENDAKETAN

CÓMO APRENDER EUSKERA EN 20 MINUTOS Y NO INTENTAR MORIRSE

KULTURARTEKOTASUNA
Maia Egutegia
“Getxoko auzokide batek, paseo bat ematen ari zela, maien garaikoa izan daitekeen oholtxo bat aurkitu du Galeako Gotorlekuan, kondaira batekin…”.
Fikziozko istorio horren testuinguruan Getxoko Udaleko Euskara eta Immigrazioko Zerbitzuek “Maia Egutegia” proiektua jarri dute martxan. Programak aurreikusten ditu talde sustatzaile bat martxan jartzea eta euskara eta immigrazioko arloetako pertsonen eta elkarteetako kideren partaidetza edukiko duten hiru proiektu aurrera eramateko diru-laguntza ematea.
“Munduko Mitologia eta kondairak” proiektuak irabazi zuen Getxoko Udalak kulturartekotasuna eta bizikidetza sustatzeko antolatutako “Maia Egutegia” ekimenaren lehenengo diru-laguntzen deialdia.
Informazio gehiago: http://maiaegutegia.wordpress.com/
TURISTENTZAKO EUSKARAREN EGOERARI BURUZKO FOILETOA
KIROLA
GEHITU KIROLA, KIROLEAN EUSKARA SUSTATZEKO HITZARMENA

ZER DA GEHITU KIROLA?
Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren, bereziki, ume eta gazteei zuzendutako egitasmo sektorial estrategikoa da, kirol jardueretan euskararen erabilerari aukerak zabaltzeko:
- Euskara dakitenek erabil dezaten.
- Ikasten ari direnek, praktikatzeko aukera berriak izan ditzaten.
- Ez dakitenen artean, euskararekiko interesa sustatzeko.
GEHITU Kirola GEHI egitasmoaren barruan garatutako programa da

AUKERATU ZEUREA

AUKERATU ZEUREA. Liburuxkak
AUKERATU ZEUREAK. Posterrak
LUZATZE-ARIKETAK

Luzatze-ariketak funtsezkoak dira gorputz- eta kirol-hezkuntzan, baina ez pentsa luzatze-ariketak kirolariek bakarrik egin behar dituztenik! Izan ere, egungo bizimoduak ‘gelditasuna’ bultzatzen du hein handi batean (ibili beharrean, autoz joaten gara, eskailerak igo beharrean, igogailua erabiltzen dugu, denbora luzea ematen dugu jesarrita…) eta, horregatik, gutako edozeinek egin ditzake luzatzeariketak (izatez, nagiak ateratzea tentsioa askatu eta gorputzeko muskuluak lasaitzeko modu bat besterik ez da) , adina eta gorputz-sasoia gorabehera. Kontuan izan, gainera, luzatze-ariketek onura ugari ekartzen dizkigutela.
HARTU ETA PASA ENTRENAMENDUETAN EUSKARA

Kanpaina honen bidez entrenamenduetan euskaraz egitea sustatu nahi dugu, Getxon ari diren entrenatzaile euskaldunak animatzeko umeekin euskaraz egin dezaten.
Entrenamendu saioak kirolari ospetsuekin, hitzaldiak eta entrenatzaileen prestakuntza saioak ere antolatzen ditugu.
KULTURA
GEHITU KULTURA
Zer da GEHITU Kultura?
KULTUR jardueretan euskararen erabilerari aukerak zabaltzea da egitasmo honen helburu nagusia:
- Euskara dakitenek erabil dezaten.
- Ikasten ari direnek, praktikatzeko aukera berriak izan ditzaten.
- Ez dakitenen artean, euskararekiko interesa sustatzeko.
Haur eta gazteei begira antolatzen diren kultur jarduerakeuskaraz egindaitezen bultzatu nahi du GEHITU KULTURAk.
Entitateei hitzarmena sinatzea proposatu zaie: taldeek konpromiso batzuk hartzen dituzte euskararen erabilera bultzatzeko eta udalak konpromiso horiek bete ditzaten laguntzak eta zerbitzuak eskaintzen dizkie.
58 elkartek sinatu zuten Gehitu Kultura hitzarmena (A, B edo C hitzarmena). Hitzarmen ekitaldia 2011KO martxoaren 25ean egin zen Fadurako Areto Nagusian. Hitzarmenak horrela geratu ziren:
- A hitzarmena: 29 elkartek sinatu zuten
- B hitzarmena: 13 elkartek sinatu zuten
- C hitzarmena: 16 elkartek sinatu zuten
GEHI egitasmoaren barruan garatutako programa da, eta horren barruan azaltzen dira GEHITU Kulturaren nondik-norako guztiak.
EUSKARAREN JARDUNALDIAK

IPARRA GALDU GABE

Euskal Kultur Erakundea, EKE, 1990ean sortu zen Iparraldean euskara eta euskal kultura bultzatzeko helburuarekin. EKEn, Frantziako Kultura ministerioa, Akitania eskualdea, Departamendua eta 146 herri biltzen dituen mankomunitatea daude sartuta.
Euskal Kultur Erakundeak 10 urte daramatza harremanetan Getxoko Udalarekin eta harreman horretatik sortu dira IPARRA GALDU GABE bezalako programak. Bi urtez behin egiten den programa honek duen helburua hauxe da: Ipar Euskal Herria Getxon ezagutzera emateko ekintza anitzak antolatzea. Horretarako hainbat jardueratako kulturgileak ekarri ditugu Getxora: literatura, dantza, musika, gastronomia, kirola, kultura, turismoa, kontularitza, antzerkia, eta abar.
Orain arteko balorazioa oso positiboa izan da. IPARRA GALDU GABE programaren barruan antolatutako jardueretara:- 2004ko edizioan 2.700 ikusle inguru hurbildu ziren.
- 2006an antolatutakoetan 1.500 ikusle inguru.
- 2008an 4.406 ikusle. Horien barruan, 2.496 lagunek bisitatu zuten “Batek mila, Euskal munduak” erakusketa.
>> Iparra Galdu Gabe. Programa 2010
>> Iparra Galdu Gabe. Programa 2008
OLENTZERO

SAN JOAN

MERKATARITZA
AKADEMIAK "Getxon akademiak ere euskaraz”
ARRAINDEGIAK "Arraindegian ere euskeraz”
Euskaraz erostea erraza dela erakusteko arraindegietan martxan jarri den kanpaina da. Posterrean, arraindegian aurki ditzakegun arrain ezagunenen irudiak eta hiztegia.
ARROPA-DENDAK "Arropa-dendan ere euskaraz”

Kanpaina honen bidez euskaraz hitz egitea bultzatu nahi da, dendarien eta gurasoen artean zein gurasoen eta seme-alaben artean.
AUTOESKOLAK "Praktika ezazu! Gidabaimena euskaraz”
FRUTA ETA BARAZKI DENDAK “Fruta dendan ere euskaraz” / “Sasoian sasoikoa”

Fruta eta barazki dendetan euskara erabiltzeko kanpaina.
>> Posterra. Fruta dendan ere euskaraz. Frutak
>> Posterra. Fruta dendan ere euskaraz. Barazkiak
Sasoian sasoikoa

UK aldizkariak argitaratuak. Frutak eta barazkiak zein garaitan jan behar diren dio.
HARATEGIAK “Harategian ere euskaraz”

Harategietan ere euskara bultzatzeko kanpaina da honakoa
>> Posterrak. Harategian ere euskaraz. Bildotsa/Behia/Txerria
INMOBILIARIAK “Buscas casa edo etxe bila zabiltza?”

Establezimenduetan gaztelaniarekin batera euskara ere erabiltzeko balio erantsia dela uste denez, CDan bertan kartel-ereduetarako hiztegitxoa, oinarrizko esamoldeak eta hiztegia aurki daitezke, baita lokal eta erakusleihoetan jartzeko fitxa eta kartel ereduak eskuratzeko aukera ere
IZEN-ABIZENAK EUSKAL GRAFIAZ “Apelliduak Abizendu!!!!”

Izenak edota abizenak euskarazko grafiaz jartzeko aukera ematen du
LIBRETATXOAK “Erosi euskaraz
KOMUNIKAZIOA “GEHI Getxo euskalduntzeko hitzarmena. Euskara aukera paregabea"

Getxoko merkatariei zein herritarrei GEHI Euskara Merkataritzara planaren berri ematea. Euskararen erabilera, merkataritza establezimenduek egiten duten eskaintzaren kalitatea hobetzen duen faktore gisa uler dadila sustatzea, eskaintza honi gehitzen dion balore "ekonomikoa" azpimarratuz. Komunikazio plana bi esparruri zuzendu beharko zaio; merkatariei batetik eta herritarrei bestetik
MERTZERIAK “Mertzerian ere euskaraz"

Merkatarien eta bezeroen artean euskara bultzatu nahi da. Bezeroak euskaraz eskatzera animatu eta merkatariei ikusarazi nahi zaie euskara kalitate gehigarria dela eskaintzen duten zerbitzuan
OKINDEGIAK “Okindegian ere euskaraz"

Euskaraz erostea erraz-erraza dela erakusteko eta dakigun apurra erabiltzea garrantzitsua delako martxan jarri den kanpaina
OROIMEN TXARTELAK “Ospatu eta oroitu euskaraz"

Liburuxka honen bidez, ezkontza sasoian, umeek jaunartzea egin dutenean edota norbait hil denean gomutakiak, eskelak edota edonolako gonbidapenak euskaraz ere egin nahi eta eredurik aurkitu ez izatekotan, hainbat liburuxka banatu dira herriko leku jakin batzuetan, bai eta herriko inprentetan ere kontsultatzeko aukera izateko
OSTALARITZA “GetxOn egin"

GetxOnegin egitasmoa jarri da martxan, Getxoko ostalaritza-establezimenduetan euskara sustatzeko. Ostalarien eta bezeroen artean euskaraz egitea bultzatu nahi da; alde batetik, bezeroak euskaraz eskatzera animatu, eta bestetik, ostalariei ikusarazi nahi zaie euskara kalitate gehigarria dela eskaintzen duten zerbitzuan.
OSTALARITZA “GetxOn egin, pintxo lehiaketa"

Ostalaritza eta euskara uztartzea du helburu Lehiaketak. Aurkeztutako pintxoa asteburuan euro batean salduko da eta berritasunen artean, herritarrek pintxoen puntuazioarekin batera euskaraz idazten duten piropoa bultzatu nahi da, hizkuntza osagai bezala.
ZOZKETA “Eroan euskaraz"
ZABALDU EUSKARAREN ATEA. Errotuluak euskaraz

Zeure establezimenduaren errotuluak, olanak eta ibilgailu komertzialak euskaraz jartzen badituzu gure hizkuntza zaindu ez ezik zure negozioa sustatu ere egiten duzu.
>> Dirulaguntzak errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialak euskaraz ipintzeko
TEKNOLOGIA BERRIAK
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Katalogo honetan euskaraz argitaratzen diren produktu berrienak eta eurei buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzue, bai musika arloko produktuak, bai eta informatika arlokoak, bideoak, DVDak, liburuak, komikiak, jostailuak, jokoak edota aldizkariak ere.
Katalogoa bi euskarritan ikus dezakezue, paperean edo internet bidez katalogoa.org helbidean.
Katalogoan agertzen diren produktuak herriko hainbat dendatan izango dituzue salgai. Beraz, adi ibili eta katalogoaren irudia ikusten duzuenean sartu beldurrik gabe!
SAREKO EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
ERABILERARAKO SENTSIBILIZAZIOA
ARGIA EREITEN. GETXOKO EUSKARA SARIA

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak 2010ean eman zuen lehenengo aldiz EUSKARA SARIA.
Sari honen helburua euskararen gizarte erabilera babestu, sustatu edo/eta hedatzeko zereginetan nabarmendu diren eragileei- pertsonei errekonozimendu bat egitea da.
Euskara Saria erakundeek, elkarteek edo pertsona fisiko nahiz juridikoek jaso dezakete.
Saria emateko kontuan hartzen dira saritutako lan edo jardueraren kalitatea eta esanahia, eta euskararen normalkuntzaren alor guztietan egindako ekarpena. Halaber, saria ematerakoan oso gogoan izango da pertsona edo elkartearen orain arteko ibilbidea eta jarraitasuna.

LAURA LAPEYRA izan zen 2010. urtean lehen edizioko sariduna Juan Bautista Zabala ikastetxearen Gurasoen Elkartean euskararen alde, euskararen erabileraren alde azken hamarkadan egindako lanagatik.

BITTOR EGURROLA izan zen 2011. urteko sariduna euskararen alde bizitza osoan gizartearen hainbat alorretan egindako lanagatik.
Saria GETXOko artisau batek sortutako oroigarria da. Saria arte egurrezko eskultura da. Eskulturaren bidez saridunen lana irudikatu nahi da:
-
Ezkurra erein: saridunak "erein" egin/egiten du, euskara hazi eta osasuntsu bizi dadin.
-
Argia erein: eskulturak "argia" pasatzen uzten du, saridunak euskaren munduan egin duen bezalaxe.
Hautagaiak aurkezteko baldintza hauek kontuan izan behar dira:
-
Hautagaiak banakoak, izan litezke baina baita taldeak, elkarteak, kolektiboak… ere.
-
Aurkeztutako hautagaiak getxotarra izan behar du sortzez, edo Getxon finkatutakoa bizitzaz nahiz jardunbidez.
Hautagaiak aurkeztea Saria jasotzeko hautagaiak Getxoko euskalgintza elkarteek, euskaltegiek, ikastetxeek, banakoek… aurkeztu ahal izango dituzte.
Hautagaiak aurkezteko proposamenak Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzura bidali behar da, bai posta elektronikoz euskara.zerbitzua@getxo.net helbidera, edo faxez 944660014 zenbakira.
Epaimahaia Sarian aurkeztutako hautagaien merezimenduak epaimahai batek aztertu eta baloratuko ditu. Epaimahaia honela osatuko da:
-
Mahaiburua: Getxoko Alkatea.
-
Mahaikideak: Euskara zinegotzia eta Getxoko Euskararen Aholku Batzordeko 12 kideak.
-
Idazkaria: Euskara teknikaria.
IZARREN DISTIRA

Izarren Distira gazteen talentua saritzeko antolatzen da. Show honek 12-18 urte bitarteko gazteei hautaketa proba bat proposatzen die, ezkutuan duten artista distiratsua azaleratu dezaten. Galan plaza bat eskuratu ahal izateko, aldez aurretik ikuskizun bat landu beharko dute (bakarrizketa, antzezlana, kanta, dantza, bertsoak, magia, malabarismoak...) eta epaileen aurrean taldeka nahiz bakarka aurkeztu beharko dute. Gutxienez 2 eta gehienez 10 minutuko emanaldiak onartuko dira, hauek euskaraz izan behar dutelarik.
EUSKARA BIZI
“EUSKARA BIZI” kamisetak
“SENTSIBILIZAZIORAKO KOMUNIKAZIOAK: BAI ESAN

SENTSIBILIZAZIORAKO KOMUNIKAZIOAK: “Eta zuk, zein hizkuntza bizi dituzu?”

EUSKALDUN ZAHARREI ESKERRAK EMATEKO EKITALDIA

JAIETAKO BARRAKAK
Getxoko Udala Alkarbiderekin elkarlanean, aspaldi hasi zen jaietan izaten diren barraketarako euskarazko materiala sortu eta banatzen, zehatzago ikuskizunetan jartzen duten karteleria ez finkoa eta musika banatzen genien.
2011n, Bizkaiko Foru Aldundiak, EUDELek eta AFADEk (Ferianteen elkarteak) jaiguneetan euskara sustatzeko hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horren arabera ferietan ari direnak beraien ikuskizunetan euskara erabiltzeko konpromisoa hartu zuten eta udalerri bakoitzak bere Euskara Zerbitzuaren bitartez edo Alkarbideren bidetik, karteleria euskaratzeko laguntza eskaini behar dute.
Loturan jarri ditugu jaiguneetarako egokiak izan ahal diren 150 kantatik gora mp3an. Musika martxoso da eta hizkuntza ugaritan dago (%25 euskaraz).































