Matrikulazioa
Nola egin matrikula?
Zentroetan aurkaztu beharreko agiriak:
- Familiaren errolda-ziurtagiria
- Familia-liburuaren fotokopia
- Errenta-aitorpenaren fotokopia
- Zentroak emandako eskaera-orria, behar bezala betea.
Zentro publikoetan eta itunpeko zentroetan ikasteak onartzeko irizpideak:
- Ikastetxean neba-arrebaren bat matrikulatuta edukitzea, etxebizitzaren hurbiltasuna, guraso edo tutoreetako batek zentroan bertan lan egitea, familia-unitatearen urteko errenta, ezintasunak, familia ugaria izatea, zentroko kooperatiba-kidea izatea, zentroko organo eskudunak oniritzitako bestelako arrazoiren bat.
- Heziketa Zikloetan, plazarik geratzen ez denean, ikasketa-espedientea edo sarrera-proban lortutako azken nota baino ez da kontuan hartuko.
- Zentro bat baino gehiago aukera daiteke, lehentasuna zehaztuz. Eskaera, aukeratutako lehenengo zentroan aurkez- tuko da.
- Eskaerak, zentro batean baino gehiagotan aurkezten badira, eskatzaileak aukeratzeko eskubidea galduko du.
- Matrikula, haurra bizi den zonari ez dagokion zentro batean egiten bada, ez da jangelaren eta garraioaren diru-laguntzak jasotzeko eskubiderik izango.
- Agiriren bat falta bada, dagokion puntuazioa galdu egingo da.
- Haur etorkinak eskolatzeko, ikastetxeak dagokion agiria emango dio eskatzaileari, honek bete dezan. Gero, Bilboko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan dagoen Eskolatze batzordera bidaliko du.
Hezkuntza- ereduak:
- (A) Gaztelaniak, euskara irakasgai
- (B) Euskaraz eta gaztelaniaz
- (C) Euskaraz, gaztelania irakasgai
Mailak:
- Haur Hezkuntza (HH), 0-5 urte
- Lehen Hezkuntza (LH), 6-11 urte
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), 12-15 urte
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa (DBHO), 16-17 urte










