Andrés Isasi Musika Eskola
Las Mercedes, 6 - 48930 Getxo
94 464 60 11
Faxa: 94 464 13 11
aisasi@getxo.net
Andrés Isasi Musika Eskola
Irakaskuntza es aratua: Musika Eskolak
Musika - prestakuntza:
- Musika-tresna guztiak jotzen irakasten dugu: Orkestra sinfonikokoak: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, flauta, klarinetea, oboea, fagota, saxofoia, tronpa, tronpeta, tronboia, tuba, bonbardinoa, perkusioa. Pianoa, gitarra, akordeoia eta txistua. Panderoa, trikitia, alboka eta txalaparta. Baxu elektrikoa. Jazz espezialitatea.
- Ikasgai teorikoak: musika eta mugimendua, musika-hizkuntza, analisia, etab.
- Musika-tresnen taldeak: ganberataldeak, konboak, orkestrak, bandak eta abesbatzak.
- 5 urtetik gorakoentzat musikaren irakaskuntza eta egitarau bereziak helduentzat.
- Kontserbatorioko irakaskuntza arautuan sartzeko irakaskuntza indartua.
Instalazioak:
- Kontzertuak eta audizioak egiten dira eskolako areto nagusian (300 eserleku).
- Liburutegi-fonoteka bat dago. Ondo ekipatutako 24 ikasgela daude, adierazitako ikasgaiak irakasteko.
Sartzeko baldintzak:
- Matrikula egitean 5 urte izatea, edo urte horretako abenduaren 31 baino lehen betetzea.
- Ikasle hasiberrien aurre-inskripzioa maiatzaren bigarren hamabostalditik aurrera egingo da.
- Eskaera gehiegi dagoenean, Getxoko bizilagunen artean zozketa egingo da.










