Nabarmenak
2012-2015 Legealdiko Planaren edukiak bukatzen ari gara
Getxoko Udaleko 2012-2015 Legealdiko Plana izango denaren edukiak egiten amaitzen ari dira. Legealdi-plana ardatz nagusiak biltzen dituen agiria da, eta horiek Gobernuko Taldeak udalerriari buruz duen ikuspegia lortzeko bidean aurrera egiteko estrategikotzat jotzen dituen helburuetan daude banatuta. Legegintzaldian zein estrategia zehatz garatuko diren eta horiek zein proiektu edo jarduera-ildotan landuko diren zehaztu da.
IV. Herri Administrazioetako Kudeaketaren Bikaintasunari buruzko Kongresua martxan dago
Q-epearen, Bikaintasunaren aldeko Euskal Erakunde Publikoen, parte da Getxoko Udala, eta bi urtean behin egiten den Administrazio Publikoen Kudeaketako Bikaintasunaren IV. Kongresua antolatzen du. Zabalik dago izena emateko epea.
Getxoko Udalak Q-epearen X. urteurreneko ekintzen antolaketan parte hartzen du.
Q-epea, bikaintasunaren aldeko euskal erakunde publikoak, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoen taldea da, kudeaketan bikaintasuna lortzeko konpromisoa hartua dutenak. 2002an sortu zen. Urte hartan sei erakunde, EUSKALITek Idazkaritza Tekniko gisa egindako lankidetza barne, izan ziren taldearen sustatzaileak: Bizkaiko Foru Aldundiko hiru erakunde (Ogasun eta Finantza Saila, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea eta Lantik), Eusko Jaurlaritzako Administrazioa Eraberritzeko Bulegoa, EITB eta Getxoko Udala.












