Osoko Bilkura

Nolanahi ere, Zinegotzien kopurua ezberdina izango da udalerri bakoitzeko biztanleen arabera. Getxon Osoko Bilkuran 25 zinegotzi daude.
Horren ildotik, Osoko Bilkura Zinegotzi guztiek osatzen dute eta guztien buru Alkatea izango da.
Nolanahi ere, Getxoko Udalbatzaren bilkura arruntak hilabete bakoitzeko azken asteartetam egingo dira arratsaldeko bostetan.
Abuztuko bilkura arrunta edozein alderdi politikok sei astegun lehenago Bilkuraren Eguneko Aztergaien Zerrendarekin, eskaria egiten duenean baino ez da egingo.
Arestian aipatu eguna jaieguna izango balitz, hilabete horretako bilkura arrunta ondoko astegunean egingo litzateke ordu berean.
Egin-eginean ere, Getxon azken hauteskundeen ondorioz, 2011ko maiatzak 22, ateratako Osoko Bilkura honakoa da:
Imanol Landa Jauregi (EAJ - PNV)
Keltse Eiguren Alberdi (EAJ - PNV)

Alkateordea, lehendakaritza zinegotzia
Ikasketak: Zuzenbidean lizentziatua
Aurreko lana: Bizkaiko Tutoretza Erakundeko abokatua
2007tik zinegotzia
Koldo Imanol Iturbe Mendilibar (EAJ - PNV)

Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotzia
Ikasketak: Ekonomia Zuzenbidean lizentziatua
Aurreko lana: Bizkaiko Foru Aldundiako kultur aholkularia
2007tik zinegotzia
Euskaldun
Joseba Arregi Martínez (EAJ - PNV)

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuen zinegotzia
Ikasketak: Zuzenbidean lizentziatua
Aurreko lana: Lan Harremanetako zuzendaria eta abokatua
2007tik zinegotzia
Ana Helguera Libano (EAJ - PNV)

Laugarren Alkateordea
Ogasun, Ekonomia-Sustapen eta Giza Baliabideetako zinegotzia
Ikasketak: Ekonomia Zientzietan lizentziatua
Aurreko lana: Kontu Auzitegiko Auditorea
2011tik zinegotzia
Euskaldun
Elena Coria Yanguas (EAJ - PNV)

Gizarte Zerbitzuko zinegotzia
Ikasketak: Politika Zientziatan lizentziatua
Aurreko lana: Irakaslea
2007tik zinegotzia
Euskaldun
Álvaro González Pérez (EAJ - PNV)

Kirol arloko zinegotzia
Ikasketak: Ingeniaritza Teknikoan lizentziatua
Aurreko lana: Ingeniari teknikoa
2007tik zinegotzia
Kepa Miñambres Llona (EAJ - PNV)

Kalitate eta Informazio sistemetako zinegotzia
Ikasketak: Merkataritza-peritua, Lan Harremanetako Graduatua eta Lan Harremanetako Zuzendaritzan Laneko Zientzietan lizentziatua
Aurreko lana: Eusko Jaurlaritzako teknikaria
2007tik zinegotzia
Euskaldun
Josu Loroño Goienetxe (EAJ - PNV)

Komunikazio, Herritarren Arreta eta Babes Zibileko zinegotzia
Ikasketak: Informazio Zientzietan lizentziatua
Aurreko lana: Kazetaria
2007tik zinegotzia
Euskaldun
Ignacio Uriarte Gorostiaga (EAJ-PNV)

Merkataritza, Turismoa eta Enplegu zerbitzuko zinegotzia
Ikasketak: Aseguru-matematikaria eta Enpresa Zientzietan Lizentziaduna EHUn
Lanbidea: Aholkulari finantzarioa
2013tik zinegotzia
Euskaldun
Marisa Arrue Bergareche (PP)

PP udal taldearen bozeramailea
Ikasketak: Enpresen Idazkaritza
Aurreko lana: Merkataritza enpresaria
1999tik zinegotzia
Eduardo Andrade Aurrecoechea (PP)

Ikasketak: Zuzenbidean lizentziaduna
Lanbidea: Abokatua
2003tik zinegotzia
Jesús Toca Toña (PP)

Ikasketak: Enpresa Zientziak
1991tik zinegotzia
Raquel González Diez-Andino (PP)

Ikasketak: Zuzendaritzako Idazkaritza
2007tik zinegotzia
Ignacio Gamero Delgado (PP)

Ikasketak: Informazio Zientzietan eta Zuzenbidean lizentziaduna.
Lanbidea: Abokatua
2007tik zinegotzia
Javier Ruiz Egaña (PP)
Ikasketak: Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziaduna. Lan-arriskuen Prebentzioan Masterra
2011tik zinegotzia
Jone Ruiz de Eguilaz Salazar (PP)

Ikasketak: Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna.
2007tik zinegotzia
Francisco Javier Elorza Hormaeche (PP)

Ikasketak: Zuzenbidean lizentziaduna.
Lanbidea: Albacora
2011tik zinegotzia
Ana Basilio Carnicer (PP)

Ikasketak: Zuzenbidea
2011tik zinegotzia
Maitane Nerecan Umaran (Bildu)

Bildu udal taldearen bozeramailea
Ikasketak: Filosofian eta Humanitate Zientzietan lizentziaduna, Komunikazioan espezializatua.
Aurreko lana: Kazetaria
2011tik zinegotzia
Euskaldun
Bingen Mirena Saitua Iruretagoiena (Bildu)

Ikasketak: Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna.
Lanbidea: Negozio garapena
2011tik zinegotzia
Euskaldun
Miren Arantza Gutiérrez Paz (Bildu)

Ikasketak: Informazio Zientzietan Doktorea.
Lanbidea: Irakaslea, Informazio Zientzien Fakultatean.
2011tik zinegotzia
Euskaldun
Roberto Martín Prieto (Bildu)

2011tik zinegotzia
Euskaldun
Luis José Almansa Rubio (PSE - PSOE)

PSE-EE udal taldearen bozeramailea
Ikasketak: Delineazio irakaslea
Lanbidea: Etxebarriko Udaleko Enplegatu Publikoa, 1983. urteaz geroztik
1999tik zinegotzia
Agustín Ruiz Estivariz (PSE - PSOE)

Ikasketak: Lan harremanetako graduatua
Lanbidea: Lanbide Heziketa Irakaslea
2011tik zinegotzia
Getxoko Osoko Bilkura osatzen duten alderdi politikoak
Zinegotzien soldata
- Informazioa kontsultatzeko, 2007ko uztailaren 6ko osoko bilkurako akta ikusi: akta
- Osoko bilkuran soldatei buruz erabakitakoa entzuteko, sakatu hurrengo loturan: bilkura
- Informazioa kontsultatzeko, 2011ko uztailaren 30ko osoko bilkurako akta ikusi: akta
Udalaren konfiantzazko postuen soldatak
- Informazioa kontsultatzeko, 2007ko uztailaren 6ko osoko bilkurako akta ikusi: akta
- Informazioa kontsultatzeko, 2011ko uztailaren 30ko osoko bilkurako akta ikusi: akta
Eskumenak:
- a) Gobernu organoen kontrola eta fiskalizazioa.
- b) Udalez gaindiko erakundeetan parte hartzeari buruzko akordioak, udal mugartearen aldaketa, udalerriak edo udalerria baino txikiagoko lurralde esparruko erakundeak sortzea edo ezabatzea, bildu gabeko organoak sortzea, udalerriaren kapitalizazioa eta udalerriaren edo erakundeen izena aldatzea eta bandera, ezaugarri edo ezkutua hartzea edo aldatzea.
- c) Plangintza orokorraren hasierako onespena eta Plangintzen udal tramitazioa eta gainerako hirigintza legerian aurreikusitako antolakuntza eta kudeaketa tresnak bertan behera utziko dituen onespena.
- d) Araudi Organikoa eta Ordenantzak onartzea.
- e) Zerga izaerako baliabideen zehaztapena, aurrekontuen onespena eta aldarazpena, haren eskumeneko gaietan gastuen xedapena eta kontuen onespen
- f) Zerbitzuen eta udalekoketa espedienteen kudeaketa erak erabakitzea
- g) Beste Administrazio Publiko batzuen eskumenen eskuordetza onartzea.
- h) Eskumenei buruzko gatazkak beste Toki Erakunde batzuei eta gainerako Administrazio Publikoei planteatzea.
- i) Langileri plantila, langileriaren aukeraketarako frogetako oinarriak eta osagarrizko ordainsarien zenbatekoa erabakitzea; horrez gain, Korporazioko funtzionarioak zerbitzutik banantzea salbu eta nazio izaerako gaikuntza duten funtzionarioen kasuan eta, azkenik, lan-kontratuko langileriaren iraizpenaren berrespena.
- j) Administrazio eta epai-ekintzen egikaritza.
- k) Herri jabariko ondasunen kalifikazio juridikoaren aldaketa.
- l) Ondarearen besterenganaketa.
- ll) Onespenerako gehiengo berezia behar delako Osoko Bilkurari dagozkion gainerako guztiak.
- m) Legeek eratxikitzen dizkioten gainontzeko eskurantzak.
Era berean, Osoko Bilkurari dagokio Alkatearen kontrako zentsura mozioari buruzko hautespena.
Bide beretik, a), b), c), d), e), f), g), h), i), k) eta ll) hizkietan aipatutako eskurantzak eskuordetzea ezinezkoa izango da.
Beste alde batetik, Testu Bateginaren 23. artikuluarekin eta ROFren 50. artikuluarekin bat etorriz, Osoko Bilkurari dagozkio:
- a) Udalerriaren ondasun eta eskubideen eskurapena eta haien gaineko transakzioa.
- b) Auzo ondasunen aprobentxamenduari buruzko araupeketa.
- c) Urtebetetik gorako iraupena edo urteko aurrekontuan jarritakoak baino kreditu handiagoak behar dituzten lan, zerbitzu eta hornikuntzen kontratazioa.
- d) Lan proiektuen onespena, batez ere, haien betearazpenaren kontratazioa eskumenen araberakoa denean
- e) Kredituen judizioz kanpoko aintzatespena baldin eta aurrekontuko zuzkidura, kreditu eragiketak edo kita eta itxaroteko emakidak ez badaude.
- f) Defentsa Udalaren kontra hasitako prozeduretan.
Nolanahi ere, Getxoko Udalbatzaren bilkura arruntak hilabete bakoitzeko azken asteartetam egingo dira arratsaldeko bostetan.
Abuztuko bilkura arrunta edozein alderdi politikok sei astegun lehenago Bilkuraren Eguneko Aztergaien Zerrendarekin, eskaria egiten duenean baino ez da egingo.
Arestian aipatu eguna jaieguna izango balitz, hilabete horretako bilkura arrunta ondoko egunean egingo litzateke ordu berean.
ekainak 19
14ºC
prezipitazio handiagatik
gaur, hilak 19, eguerdiko 12.00etan bukatu egingo da











