GETXOKO KULTUR ETXEA

PÍO LINDEGAARD-EN OMENEZKO KONTZERTUA

JAZZ: JOACHIM KÜHN POISON TRIO

Apirilaren 23an
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola
20.00
Prezioa: 8.50€ / 6.50€
Apirilaren 11tik salgai

Joachim Kühn, piano-jolea

Jean Paul Celea, kontrabaxu-jolea

Wolfgang Reisinger, bateria-jolea

Joachim Kühn (Leipzig, 1944) Europako jazzaren abangoardiarenmusikaririk garrantzitsuenetakoa da, eta Poison Trio taldeanjazzaren aukera berritzaileak gehien eta hobeen esploratu zituen formatura itzuli da. Heziketa klasikoko piano-jolea izanik, beti jakin izan du bere musika heziketan eskuratutako trebetasunaz baliatzen adierazpide berriak bilatzearren. 17 urte egin berri zituenean, 1961. urtean, bebop-ek eskaintzen zuen sormen-askatasunak limurtuta –eta bereziki Coltrane-ren obrak harrituta-, hainbat jazz talde sortu zituen eta horiekin profesionalki jotzen hasi zen. Hurrengo hamarkadaren hasieran mundu osoan zehar bidaiatu zen Jean Luc Pontytaldearekin batera. Orduz geroztik abangoardiako musikari gisa zuen garrantzia zerbait eztabaidaezina zen, eta hala ere, oraindik asko gelditzen zen deskubritzeko: laurogeiko hamarkadako urteak iristean Parisen jarri zen eta bere karrerako jarduerarik garrantzitsuenetako bat hazi zuen Daniel Humair eta Jean–François Jenny-Clark musikariekin batera. Elkarrekin grabatu zituzten diskoak hirukote hori jazz europarraren bilakaeraren motorretako bat izan zelako lekuko dira. Laurogeita hamarreko urteetan Special Quartet taldeko buru izan zen Joe Lovano, Adam Nussbaum eta J.F.Jenny–Clark musikariekin batera; eta, gainera, Michel Portal –honekin aspaldian ere jo zuela, eta lagun handia duena-, Dave Liebman eta baita Ornette Coleman ere bezalako musikariekin ere lan egin zuen. Azkeneko urteotan, bere borondatez, lan-erritmoa murriztu du, bere bokazioaz gehiago gozatzea ahalbidetzen dion lasaitasuna bilatzeko asmoz. Eivissan bizi da, erlaxatuago, eta musikako hainbat proiektu aurrera daramatza Michel Portal, David Murray edo Dominique Pifarèly bezalako musikariekin batera.Poison Trio hau, Wolfang Reisinger eta Jean Paul Celea musikariekin batera, zalantzarik gabe, interesgarrienetako bat da.

Wolfang Reisinger (Viena, 1955)bateria-joleak ere aurreneko urratsak musika klasikoan egin zituen, eta beranduago musika inprobisatuaren deia ere sentitu zuen. Hirurogeita hamarreko urteen bukaeran jazz talde batzuk sortu zituen Jean Paul Celea baxu-jolearekin batera. Garai hartan Vienna Art Orchestra deitutakoaren kide ere bazen. Hurrengo hamarkadan musikako abangoardia bizienarekin harremanetan sartu zen: Enrico Rava, Dave Liebman, Louis Sclavis, John Abercrombie... Estimulu berritzaile honek, baina, ez du bere sustrai akademikoetatik aldentzen eta, aldi berean, Vianako Orkestra Sinfoniko eta Filarmonikoa bezalako izaera klasikoko taldeetan ere parte hartzen duela. Passagio taldearen barruan da –berriro ereJean Paul Celea-rekin batera, besteak beste- non jazzaren abangoardian finkatzen den. Taldearen aurreneko bi albumak, bigarrena bereziki,L´ibère (1995), esploratzeko duen gaitasunaren erakusgarri ona dira. Hala eta guztiz ere, ziur aski Jean Paul Celea eta Dave Liebmanmusikariekin batera eratutako hirukotea da (1997) Wolfang Reisinger musikariaren gaitasunak hobeen ikusten diren taldea, hau bateria-jole aditua eta ausarta dela, profil egokia duena Poison Trio taldean orain duen abenturan murgiltzeko.

Era berean,Jean Paul Celea (Philippeville, Aljeria)baxu-jolerik onena daKühn eta Reisinger musikariekin batera aritzeko. Parisko Goi Mailako Kontserbatorioan –egun bertan eskolak ematen ditu- eta Estrasburgoko Orkestra Filarmonikoaren barruanhezi zen, eta laster jazzekin esperimentatzen hasi zen oso lagunarte onean: François Cuturier –honekin batera 1976. urtean bikotea osatu zuen-, Michel Portal, Daniel Humair, Steve Lacy edo Wolfang Reisinger bera. Laurogeiko urteen hasieran John McLaughlin gitarra-jolearekin bat egin zuen eta munduan zehar egindako biretan lagundu zuen 1983. urtea arte. Hurrengo urtean Vienna Art Orchestra izenekoan sartu zen, Mathias Rüegg-en zuzendaritzapean, eta, aldi berean, bere energiak musikako irakaskuntzaren eta hainbat talde interesgarritan izandako partaidetzaren artean banatu zituen: Pandemonium, François Cuturier-ekin batera, Eric Watson Trio edo, aurrerantzean, lehen aipatutako Passagio taldea. 1996. urtean proiektu erakargarrian murgildu zenDave LiebmanetaWolfang Reisinger musikariekin batera, eta berriki (2003) bi hirukotetan parte hartu du Daniel Humair-ekin batera: bata Bobo Stenson musikariarekin eta bestea John Surman musikariarekin. Poison Trio taldean egun egiten duen lana, berau benetan abangoardista den taldea izanik, bere karreraren jarraipentzat hartzen da.