Apirilak 2-3 |
|
Ohi bezala, Hans Christian Andersen autorearen jaiotzaren urteurrena ospatzen duen Ume eta Gazteentzako Liburu Eguna izango da Getxon. Urteurren hau dela eta, Getxoko Liburutegiak ekitaldi anitz antolatu dituzte gazteen artean irakurmena bultzatzeko asmotan. Bi egunetan zehar, apirilaren 2an eta 3an, Algortako Geltokiko Plazan kokatuko diren hiru karpeetan hainbat ekitaldi izango da. Aurten, ekitaldi guztiek autore danimarkarraren obra dute ardatz nagusia. Horrela, bada, gaztetxoenek "Ahatetxo itsusia" ludotekaz eta "Berunezko soldadutxoa" tailer-guneaz gozatu ahal izango dute. Gainera, Andersenen ibilbide literarioaren inguruko erakustaldia izango da Geltokiko Plazan. Horrekin guztiarekin batera, irakurle gazteek gustokoen duten Andersenen ipuina hautatu eta jendaurrean irakurri ahal izango dute Ipuinen Karaokean. Azkenik, eskarmentu handiko Rosa Maria Martínez kontalariak autore honen ipuin ezagunenetariko batzuk eskainiko ditu. EGITARAUA "Ahatetxo itsusia" ludoteka "Berunezko soldadutxoa" tailer-gunea Ipuin Karaokea Kontalaria Erakusketa: Hans Christian Andersen |
| |