KANTUKETAN 2005

kantuketan

AURKEZPENA

Otsailaren 6tik 13ra bitartean KANTUKETAN musika-zikloa berriro datorkigu Getxora. Euskara Zerbitzuaren eskutik, gertaera horren helburu nagusia gure artean dauden musika-talde dauden musika-talde eta artistarik onenak biltzeko topagune bihurtzea da.

Gainera, KANTUKETAN musika-zikloak, euskal musikaren aniztasuna ezagutzera emateaz gain, ikusle guztiengana hurbildu nahi du. Hori dela medio, zikloak oso musika-genero ezberdinak bildu ditu, esaterako, pop musika abiapuntu hartuta, rock musikara iritsi arte, horien artean folk musika eta egilearen kantak barneratuta.

Oraingo urtean, ordea, KANTUKETAN musika-zikloak aurrerapauso bat gehiago eman du musikaren filosofiari dagokionez, hain zuzen ere, "Mundu osotik Euskal Herri Osorako" egitasmo interesgarria esku artean izanez. Kontzertu horren oinarria nazioarte mailan entzute handia duten bost artista handien arteko lankidetzan datza; artistok soinu ezberdinen arteko nahasketa aberasgarria lortzeko bildu dira. Kepa Junkerak, Pier Paul Berzaitz eta Maddi Oienhart musikarekin batera, trikitixa eta Iparraldeko kantuen erritmoa azaleratuko dituzte, hurrenez hurren; Lokua Kantzak eta Keivan Chemiranik, aldiz, afrikaerditar nahiz irandar erritmoetara hurbilduko gaituzte.

Bigarren jardunaldian, World Music-en lekukoa jatorrizko multimedia ikuskizun batera eskualdatzen da, "Ohe handi bat" izenburua duen lanera, alegia, Logela Multimediaren ardurapean. Lan berritzaile horrek bidaien inguruko hiru historia ezberdin azaltzen ditu, eta, dantza, antzerki birtuala, bideo-proiekzioak eta musika bezalako osagaiak eskainiko dizkigute.

Jaialdiaren erdia igarotzeko asmo, Kantuketan musika-zikloak gazteenentzat kontzertu hirukoitza eskainiko du, hain zuzen ere, Sagarroi, Kerobia eta Kauta taldeen eskutik. Talde horiek hiru estilo oso desberdinen ordezkari ditugu, pop musikatik rock musikara iritsi arte, horien artean reggae, ska edo dub bezalako erritmoen nahasketak sortuz.

Azkenik, zikloak amaiera bikaina jarriko dio 2005eko ekitaldiari; izan ere, Getxo Antzokiak "Bolona Molona" diskoaren aurkezpena abegi handiz hartu du; disko hori, gure artean osperik handienetakoa izan duen kantautore baten hil osteko lana dugu, Imanolena, bederen. Pier Paul Berzaitzek, Iñaki Eizmendik, Niko Etxartek eta Antton Valverdek lan horretan jasotako kantak jorratuko dituzte, bi musikarien laguntzarekin.