GETXOKO XXIII. ESKOLA ANTZERKI TOPAKETAK
Ekainaren 4an eta 5ean
 

Getxo Antzokia
larunbata 4: 17.00etatik aurrera
igandea 5: 11.30-14.00/17.00-19.30
sarrera dohainik

Beste urte batez, Getxoko hainbat eskola, DBHko ikastetxe eta ikastola publikokoetako ikasleek ikasturtean zehar ikasi dutena jendaurrean erakusteko aukera izango dute "GETXOKO UME ANTZERKIA BULTZATZEKO ELKARTEA" delakoak sustatutako tailerretan.

Bi jardunaldi hauetan, berek pentsatutako lanak interpretatuko dituzte gure gazte sortzaileek, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Eta horretarako erabiliko dituzten jantziak eta dekorazioa ere berek diseinatuak izango dira. Autengo edizioan honako hauek parte hartuko dute: Zubileta Eskolak, Zabala Eskolak, Gobela Ikastolak, Geroa Ikastolak, Erromoko Eskolak, Fadura Institutuak, Erromoko INBk eta Julio Cara Baroja INBk.