Mes: Año:
A A A 0 0 L I
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
2012.eko Otsailaren 4ko
Larunbateko jarduerak



ARCO
Madrilen urtero egiten den ARCO Nazioarteko Arte Garaikideko Azokarako bidaian (otsailaren 17, 18 eta 19an) apuntatzeko epea zabaltzen da Algortako Ecuador bidaia-agentzian (tel: 944912081). Prezioa pertsonako: 162€ (gela bikoitza); 159€ (gela hirukoitza) eta 243€ (banakako gela). Bidaia, egonaldia (Silken Puerta Castilla, 4 izar) eta gosaria barne.
Informazio gehiago



ERAKUSKETA
Algortako Torrene aretoan, Dora Salazarren Paisaiak (eskulturak eta marrazkiak). Ordutegia: 11.00-13.00 eta 17.00-20.00 astelehenetik ostiralera, 12.00-14.00 eta 18.00-21.00 larunbatean eta 12.00-14.00 igandean.
Informazio gehiago



ERAKUSKETA
Algortako Kultur Etxeko erakustaretoan, Edith Kiriakovaren akrilikoak. Ordutegia: 10.00-13.00 eta 18.00-21.30 astegunetan eta 10.00-13.00 larunbatetan.
Informazio gehiago



XXVI. AGATE DEUNA KORU JAIALDIA
Ohikoa denez, herriko kaleetan zehar, Agate Deunaren omenezko kantak. Abesteko leku finkoak: Areetako Eskoletako plaza eta Algortako Geltokia plaza, 18.00-21.00. Alde bakoitzeko taldeen baterako ekitaldia: aipatutako plazetan, 20.00etan.
Informazio gehiago



Neguko Bidaia 2012
Kantua eta pianoa. Susana Cerro, Eider Torrijos eta Mario Lerena, 19.30, Areetako Andrés isasi Musika Eskola. Sarrera: 4€
Informazio gehiago



Erakusketa
Getxo Berpiztu. Aretxondo kaleko orube publikoaren erabilera finkatzeko izandako parte-hartze prozesuaren nondik-norakoa jasotzen duen erakusketa zabalduko da. Algortako Merkatuko aretoan,



Hegaztien eraztunketa jardunaldia
Udal Ingurumen Arloak antolatuta, Bolueko Hezeguneko ponpa-txabolan. Adin guztientzako doako ekitaldia. Ordutegia, 9:30etik 13:30era (bertan behera geratuk oda euria, elurra edo haize gogorra izatekotan).